XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neurri batean iñauteriak ere onak dirala esan bear.

Alaitasuna ta umorea danori komeni zaizkigu.

Bestela ere naiko goibeltasun bada gure lur ontan.

Pentsamentu au ere sarri datorkit gogora: Urte guztia ez ote zaigu iñauteri biurtu?.

Gaurko gazte askoren jantzi eta pintaketak, dantza-leku eta beren argi-jokoak, ibillera ta buru gabekeriak, neska edo mutil diran ezin baiditugu ezagutu sarritan, jokaera auek danak ez al dira iñauterietarako aproposak?.

Galtzaundi`ren bertsoak jarri zituna gaur begira balego, zer erretolika aterako ote luke?.

Danok erotu gera entzuten degu itzetik ortzera ta izango da zerbait.

Gauza guztiak beren neurrian dira onak; da neurri ortatik sekula baño urrutiago gabiltzala esango nuke.

Gizonak danak pekatariak gerala pentsatzeak ere ez digu kalterik egingo.

Nik ezagutu nun aiton batek au zion sarri: - Gizona zintzotzeko, edadea, edadea! Ez mixioak.

Beraz, zartzarora irixten bagera, izango degu egitazko Garizuma.

Egitazko Pazkoa ere etorriko al zaigu noizbait.

Kontuak kontu, pakean da umoretsu pasa ditzagun aurtengo iñauteriak da aurrera.

Karteristak ere egin naiko dituzte berenak eta kontuz, irakurle.

Gure patrikak ustutzeko ez degu laguntzaille oien bearrik.

Ez orixe!.